Ekainaren 12an abian jarri genuen Koi Sushiren aurkako borroka, jatetxeko banatzaile den Miguel, hainbat bidegabekeria salatu zituelako; hala nola, kobratu gabeko ordu-estrak, kontratu-irregularitateak, atsedenerako aukera eza edota oporrak ukatu. Enpresari Migueli zegokionaren arabera kontratua erregulatzea proposatu zitzaion, errealitateanziren lan orduekin bat egin eta opor zein atseden egunak errespetatzeko helburuarekin.

Enpresaren erantzuna Miguelen aurkako etsaitasun giroa eratzea izan zen, hari ez dagozkion lanak egitea ere jasan behar izan duelarik. Azkenik, Miguel kaleratzen dute hitzez, baina, ez dute kaleratze hori sinatzerik nahi mehatxu gisa, hauen helburua baita lan egindako baino ordu gutxiago biltzen duen kontratua sinaraztea. Aurrekoa dela-eta, lau haizeetara zabaldu eta adierazi nahi dugu Koi Sushik inposatutako lan-baldintzak onartezinak direla, eta gainera, langileen kexa txikienaren aurrean ere haien erantzuna kaleratzea izan dela.

Gertatutakoaren ostean eta egoera ikusita, Miguelek proposatu du, Sarearen laguntzaz, bertan lan egiten hasi zenetik egindako lan-ordu estrak kobratzeko bidean Koi Sushiren aurkako borroka hasi, hauek zor diotena kobratzekotan. Klase-elkartasuna eta guztion elkarlana direla medio langilearen aldarrikapenak lortu arte borrokan tinko. Borroka hasi berri da.

Koi Sushi: ordaindu zor duzuna

Langileon Autodefentsa Sarea