San Ferminak esplotatzen zaitu

Sanferminak badatoz eta gutako askorendako gogor lan egiteko ordua iritsi da. Egunero bezala, disfrutatzen duzun guztiaren azpian gure lana dago. Egun hauetan zehar horretan jarraitzen dugu, eta ez da gustuko dugulako; alegia, bizirauteko lan egiten dugu. Jaien aitzakiarekin, jasan beharrekoak larriagoak dira: gehiegikeriak, lanaldi amaigabeak, kontraturik gabeko lanak… Hauek guztiak lanpostuen sorreraren eta ekonomiaren sustapenaren izenean. Sanferminen eragin ekonomiko eta turistikoaren azpian sekulako negozioa dago, noski. Ordea, gutxi batzuk dira negozio honekin probesten direnak, langile-klaseari ezer gutxi utziz, eta gainera, onura orokorraren izenean. Ez zaitzatela engainatu; sanferminen aitzakiak esplotazioa izkutatzen du.

Jai hauetan etzazu inongo erasorik onartu! Zure lankideak zeure burua babesteko aukera dira. Lanean ez bazaude, langileak errespetatu, zu izan zintezke eta.

 

Kartela