Background Image

Uztaila 2017

Ekainaren 12an abian jarri genuen Koi Sushi jatetxearen (García Castañón kalea) aurkako borrokaldia, banatzaileetako batek, Miguel, hainbat bidegabekeria salatu ondoren, hala nola, kobratu gabeko ordu-estrak, kontratu-irregulartasunak, atsedenerako aukerarik ez edota oporrak ukatu izana. Enpresari Migueli zegokionaren arabera kontratua erregulatzea proposatu zitzaion, errealitatean ziren lan orduekin bat egin eta opor zein atseden egunak errespetatzeko helburuarekin. Emandako epea bukatu bezain laister, mobilizazioak martxan jarri ziren.

San Ferminak esplotatzen zaitu

Sanferminak badatoz eta gutako askorendako gogor lan egiteko ordua iritsi da. Egunero bezala, disfrutatzen duzun guztiaren azpian gure lana dago. Egun hauetan zehar horretan jarraitzen dugu, eta ez da gustuko dugulako; alegia, bizirauteko lan egiten dugu. Jaien aitzakiarekin, jasan beharrekoak larriagoak dira: gehiegikeriak, lanaldi amaigabeak, kontraturik gabeko lanak… Hauek guztiak lanpostuen sorreraren eta ekonomiaren sustapenaren izenean. Sanferminen eragin ekonomiko eta turistikoaren azpian sekulako negozioa dago, noski.

Sarea ehotzen hasi da

2016ko azaroan jaio zen Langileon Autodefentsa Sarea, urteotan, egoeraren arabera, langileok pairatzen dugun isolamendua akabatzeko, eta ondorioz, elkartasunean antolaturik gure eskubideen defentsan jotzeko lanabesa da jaio dena.

Jaio da Langileon Autodefentsa Sarea

Egoera latza gurea gaur egun. Pairatzen dugun prekarietateak gure arteko antolakuntza ekiditzen du, eta aldi berean, antolakuntza eza honek prekarietatean are gehiago murgitzen gaitu, etengabeko sorgin-gurpilaren preso. Gaur egungo langileon errealitateak berak ere ez digu antolakuntzarako aukerarik ematen: kontratu laburrak, ezegonkortasuna, tokian tokiko kontratuak, beldurra… Gainera, gure onerako, baina taldearen okerrerako, geure burua aurretik jartzen saiatzen gara, lankideon artean zapalduz beharrezkoa bada.